XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta orduan zer pentsatuko genuen gauza txarrik! Ezta burutik pasa ere! Nik akabera onik ez zuela izango sumatu bai, baina handik hara, zeinek esan.
Harritu egin nintzen erabat, Jazinto inoiz azaldu ez eta gau hartan, udazken hasi berriko gau terraltsuan behelainoari etxera bidea irekiz, atea kolpez zabaldu zuenean.
Bera zutik, eskaratzeko ateari tinko helduz, zutik niri begira.
Beldurra sentitu nuen, afaltzeko, eskuak baldean garbitzeari ekiten nion bitartean.
Hankak ahulak sentitu nituen begi trinko haien aurrean.
Kostatu zitzaion, baina azkenean lasaitu zituen barrenak.
Guk eskeinitako afariari muzin eginez aldez aurretik, joateko eta joateko hasi zitzaidan besotik helduz.